XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALFERREN ESKOLA -bat-
ESKOLAKO maistra zen
doña Irene:
zenbat arazo zeuzkan, ai ene!

Ume lotsagabeak,
bere gela hartan,
ez ziren inoiz istilu faltan.

Inork ez zekien han
zer zen ordena;
asto ez zena, astakirtena.

Izena zuen batek
Martin Harrosko,
ehun kiloko mutil morrosko.

Haren aldamenean,
Periko Petral:
hura ere ez zen batere formal.

Beste baten izena
Mari Fandango:
dantza ta dantza, esku ta zango.